Medikuntza eta teknologia kirolarien lagun, 'Teknopolis'en

Ander Letamendiarekin pilotarien eskuetako minak aztertuko dituzte eta Ion Artolarekin Teknikan garatzen diren protesiei begira jarriko dira

Asteburu honetan pilota izango da protagonista. Izan ere, igande honetan Eskuz Binakako finala jokatuko da Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Horregatik, aste honetako 'Teknopolis' saioak pilotarien eskuei begiratuko die Ander Letamendia medikuarekin.

Angiologoa eta zirujau baskularra profesioz, frontoietan egin du bere ibilbide oparoa eta pilotarien eskuen zaintzailea da.

Pilotarien eskuek beti jasan dute mina, eskuak pilotaren kontra jotzen baitu behin eta berriz partidan zehar. Baina ikusgarritasun bila, pilota aldatzen joan den neurrian, lesioak ere aldatzen joan dira denboran zehar. Egungo eskutako minak eta horiei aurre egiteko bideak ezagutuko ditu saioak Letamendiarekin.

Saioaren bigarren protagonista Ion Artola izango da. Esaten duenez, askotan esnatzen da ametsetan korrika. Duela 17 urte hanka bat galdu zuen istripu baten ondorioz, eta, orain, Tknikan garatutako hanka protesiko bati esker berriz korrika egiteko aukera izan du. Material konpositeak nola diseinatu ikasteko proiektu batek bide eman du amets bat egi bihurtzeko.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos