Maule-Lextarreko alerik onenak 'Hitzetik hortzera' saioan

Durangokoa, berriz, zuzenean eskainiko dute ETB4n

Pasa den larunbatean Maule-Lextarren jokatu zen hirugarren finalaurrekoa. Han izan ziren kantuan Etxahun Lekue, Beñat Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Nerea Elustondo. Bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko Hitzetik Hortzeran, arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Bestalde, astelehen gauean ETB1en eskaintzen duen 'Aulki-jokoan' Durangoko saioko bertsoaldi onenak ekarriko ditu Andoni Egañak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos