Matxinada basoan, 'Izan Invictus' saioan

Leitzaranen aurpegi gogorrera erakutsiko die lehiakideei./
Leitzaranen aurpegi gogorrera erakutsiko die lehiakideei.

Joko zikina izango da nagusi desafioan, Sudupe eta Isma taldeetako kapitainak direla. 22:30etik aurrera, ETB1en

Aste honetako desafioan bi taldeek uste dutena baino askoz ere gehiago izango da jokoan. Leitzaranek orain arte bere aurpegirik politena erakutsi du, baina Euskal Herriko basorik ilun, umel eta gogorrenetarikoa ere badela erakutsiko die aste honetan 'Izan Invictus'-eko lehiakideei.

Edo agian Leitzaranen gogortasunaren inguruan susmoren bat badutelako, aspaldiko jokorik zikinena erakutsiko dute Sudupek eta Ismak sare gainean, kapitain izatearen ohorea ahaztuta.

Nola edo hala, desafio gogorra jokatuko dute bi taldeek eta gogotik saiatuko dira guztiak, jokoan gaua baso euritsu eta hezean igarotzea baitago. Kapitaina izatea hain erraza ez dela baieztatuko dute bi soldaduek eta bitartean galoiak galtzea zein gogorra den ere jakingo dute Alexek eta Manu Maritxalarrek. Boxeolari ohiari primeran datorkio taldearen zama gainean hartu behar ez izatea, bere besoak itxura onik ez baitauka. Dena den, mingaina beti bezain luzea du, arerioak sutan jartzeko pronto. Bi taldeen arteko adiskidetasuna amaitu da eta horrek joko zikina ekarriko du.

'Izan Invictus', asteazkenetan, 22:30ean, ematen da ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos