Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Martxelo Otamendi, 'Gure Kasa' saioan

'Bago!az' saioko coachek erronka berria jarriko diote 'Gure Kasa'ri: Onintza Enbeitak 'A quién le importa' Alaskaren kanta ezaguna abestu beharko du

Lunes, 19 de marzo 2018, 11:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehen honetan, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu, Euskal Herriko kazetaritzaren erreferente nagusienetakoa.

Gainera, Maddalen Arzallus bertsolariak abestiak zaintzen aritu da Zumaian, besteak beste, Jon Maia bertsolariarekin. Maddalen gitarrarekin etorriko da platora eta kantuan arituko dira denak. Gainera, Jon Astiazaran sagardo-adituak leku oso berezia erakutsiko du, eta Iban Garcia youtuberra kalera atera eta kamera ezkutuko bromak egingo dizkio jendeari.

Bestalde, astero bezala, 'Bago!az' saioko coachek erronka jarri diote 'Gure Kasa'ri. Gaurkoan, Onintza Enbeitak Alaska imitatu beharko du bere abestirik ezagunenetakoarekin, 'A quién le importa'.

'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios