Maritxalarren erakustaldia, 'Izan Invictus'-en

Manu Maritxalar.

Kapitainen lana funtsezkoa izango da saioaren hirugarren ataleko desafioan, Leitzarango ur-jauzi ikusgarrietan

Manu Maritxalarrek besoko lotailuan duen lesioak erabat baldintzatuko du talde gorriaren martxa 'Izan Invictus'en hirugarren atalaren desafioan . Gainera, Alex kapitainaren talde urdina irabazteko gosez eta premiaz joango da probara. Izan ere, ondo baino hobeto bizi izan dituzte porrotaren ondorio latzak: izendapenak eta taldekide bat galtzea.

Desafioa Leitzarango ur-jauzi ikusgarrietan jokatuko da. Talde bakoitzak egin beharko duen lanak berebiziko garrantzia izango du desafioaren lehen zatian, baina dueluaren gakoa kapitainen trebetasun eta azkartasunean egongo da eta Manu Maritxalarrek "erakustaldi" aparta eskainiko digu bere arerioak eta baita bere taldekideak sutan jarriz.

'Izan Invictus', asteazkenean, 22:30ean, ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos