Maddi Zubeldiari elkarrizketa, 'Arte[faktua]' saioan

Idazle eta abeslariak bere lehen eleberriaz arituko da, Deserria haurtzaro

Maddi Zubeldia Arozena, Ziburun bizi den idazle eta abeslaria, larunbat honetako 'Arte[faktua]' saioan izango da gonbidatu. Irundarrak idatzitako Deserria haurtzaro nobela 111 Akademiaren Sarietako finalista izan da. Idazlearen lehen nobela hein handi batean autobiografikoa da. Sei urterekin bizi izan zuen deserriratzea eta liburuaren bidez, barnean zeraman korapilo minbera askatu nahi izan du.

Zubeldia Seaskako irakaslea da Azkainen. EKE-ren Sormena lehiaketako olerki sailean bitan saritua izan da eta kantagintzan H-Eden taldearekin bi disko plazaratu ditu.

Bere gonbidatua, berriz, Amaia Hennebutte da, album edo ipuin sortzailea eta Kiribil taldeko zuzendari artistikoa eta antzezlea. Libanotik etorri berria da, bertako errefuxiatu eremuetan dauden haur eta helduekin ipuinak landuz euren bizitzak berreraiki daitezkeela erakusten ibilita.

Saio honetako irakurlea ETBko Baionako korrespontsalian lan egiten duen Frank Dolosor kazetaria da. Eneko Bidegain idazle, kazetari eta irakaslearen 'Lurraldea eta herria' saiakera gomendatuko du.

Galdetegian, Jose Luis Padron, Uxue Alberdi eta Alberto Barandiaran idazleek euren liburu kuttunen gomendioak egingo dituzte, eta Aitzol Gaintzaran booktuberrak 'Maria eta biok' aholkatuko du.

Nobedadeek, liburu-denden aipamenek eta pitixiek osatuko saioa, Maddi Zubeldiaren epilogoarekin amaituz.

'Arte[faktua]' larunbat honetan emitituko da 12:30ean ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos