Kristalezko hegalak, 'Ur Handitan' saioan

Iñigo Martínez, Davinia Descalsekin dantzan./
Iñigo Martínez, Davinia Descalsekin dantzan.

'Kristalezko hezurrak' deituriko patologia arraroa duen laudiarraren ibilbide pertsonala ezagutuko du Xabier Madariagak

Iñigo Martinez 40 urteko laudiarra izango da astearte honetako 'Ur Handitan' saioan protagonista. Jaio eta bigarren egunera, medikuak, femurra nahi gabe apurtu zion Iñigori. Zenbait zalantzen ondoren, kristalezko hezurrak patologi arraroa zuela konturatu ziren.

Oztopoak oztopo, edozein mutikoren ohiko bizitza egiten saiatu zen txikitatik, bai eta ahalik eta autonomoen izaten. Horretarako, Maria Martinez, bere arreba izan zuen alboan, kolunpio garaietatik, bullying-a pairatu zuen gazte garaietaraino.

Ebakuntza askoren ostean, muletak albo batera utzi eta gurpildun aulkian ibiltzen hasi zen. Iñigok dioenez, hasieran gaizki pasa arren, kalera segurtasunez irten eta jendearekin erlazionatzeko aukera eman zion gurpildun aulkiak. Horren lekuko izan da, Saioa Ugarriza, bere lagun mina.

Laudion ordea, ez zituen zoriontsu izateko baldintzak topatzen. Lagunez inguratuta egon arren, gabeziaz betetako bizitza zuen, duela hiru urte dantzarekin topo egin arte. Dantzaren bitartez, betidanik buruan zuen Bartzelonara bizitzera joateko saltoa eman eta mundu berri bat ezagutu du bertan.

Egun, dantza emanaldiak egiten ditu Davinia Descals izeneko dantzari profesional eta bere lagun intimo bilakatu denarekin.

Iñigoren bizitza aldaketa ezagutzeko, Xabier Madariaga, Laudiora zein Bartzelonara gerturatuko da, aipaturiko protagonistez gain bere psikologo eta bestelako lagunekin solasean aritzeko.

'Ur Handitan' astearte honetan izango da ikusgai, 22:30etatik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos