Koreako Neguko Jokoetan lehiatzeko borrokatu duten euskal kirolariak, ETB1en eta ETB2n

Iñigo Vidondo patinatzailea/J. I. Unanue
Iñigo Vidondo patinatzailea / J. I. Unanue

'BAT to Pyeongchang' euskal kirolarien inguruko saioa estreinatuko du Euskal Telebistak asteburuan

DV

2018ko Pyeongchangeko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatzeko borrokatu duten euskal kirolarien inguruko 'BAT to PyeongChang' erreportaje sorta estreinatuko du Euskal Telebistak asteburu honetan. BASQUE TEAMek eta ETBk bultzatutako ekimen honek Felipe Montoya eta Iñigo Vidondo patinatzaileak, Juan del Campo eta Jon Santacana eskiatzaile alpinoak, Imanol Rojo iraupen eskiatzailea eta Lucas Eguibar snowboardlaria izango ditu protagonista. Erreportajeek kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko nahia erakutsiko dituzte, eta Neguko Jokoetan sailkapena lortzeko borrokaren parte bihurtuko dituzte ikus-entzuleak.

Asteburu honetako atalak sailkapena poltsikoan duen Lucas Eguibar snowboardlaria izango du protagonista. Eguibarrek kontatuko du nola bizi dituen bere bigarren Olinpiar Jokoak 2017an snowboardcrosseko Munduko txapeldunordea izan ondoren, bai banakako lehian, bai taldekakoan. Donostiarra 2014ko Sotxiko Jokoetan aritu zen eta diploma bat eskuratu zuen. Oraingoan podiumera igotzea du helburu, 2017ko Munduko txapelketaren ostean zendu zen bere entrenatzaileari domina eskaini ahal izateko.

Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztuta, Iñigo Asensiok zuzendu eta Iñigo Erasok errealizatutako erreportaje sorta da. Puntako teknologia erabilita, programak irudi zoragarriak eskainiko ditu. Asensiok eta Erasok eskarmentu handia dute telebistan, kirola eta bidaien inguruko gaiak maiz jorratu dituzte eta. Biak izan ziren 'BAT to London' eta 'BAT to Rio' saioen egileak.

'BAT to PyeongChang' astero izango da ikusgai: larunbatetan ETB2n 13:45ean, eta igandeetan ETB1en, 'Oreka' programaren barruan, 12:00etatik aurrera. Saio bakoitza 10 minutukoa izango da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos