Kontxako Banderaren sailkapen probak, zuzenean, EiTBn

Emakumezkoen eta gizonezko sailkatze saioak izango dira ikusgai, 16:30etik aurrera

Ostegun honetan, Kontxako Banderaren sailkapen probak eskainiko dituzte zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Arratsaldeko 16:30tik hasita, bai gizonezkoen zein emakumezkoen traineru estropadak izango dira ikusgai, Mikel Olazabal eta Ibon Gaztañazpiren kontakizunarekin. Sara Gandara eta Xabier Andueza kazetariek bertatik bertara jarraituko dute kirol hitzordua eta protagonistak elkarrizketatuko dituzte.

Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek, halaber, larunbatean, irailaren 3an, eta hurrengoko astean, irailaren 10ean, izango diren estropada jardunaldiak eskainiko dituzte.

Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere zuzenean eskainiko dituzte bai sailkapen probak baita estropadako bi jardunaldiak, emakumezkoena zein gizonezkoena.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos