Kontxako Banderaren emanaldia, bere ordu tartean nagusi

Hibaikak irabazi zuen Kontxako Banderaren lehen jardunaldian
Hibaikak irabazi zuen Kontxako Banderaren lehen jardunaldian / Arizmendi

Igandeko 'Itsasontzi Baten' saioak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen: %4,3ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko 10,3ko kuota

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Kontxako Banderaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen igande goizean, ETB1en. Gizonezkoen estropadek %22,9ko audientzia zatia eta publiko euskaldunaren %30,0ko kuota lortu zituten. Emakumezkoen probak, bere aldetik, %9,2ko kuota eta euskaldunen artean %10,0koa izan zuten.

Emanaldi osoak 129.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Gauean, 'Itsasontzi Baten' saioak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen. Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik aurkeztutako saioak %4,3ko audientzia zatia eta euskaldunen %10,3ko kuota lortu zituen. Gainera, 131.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Lekeitioko jaiak, zuzenean

Lekeitiok San Antolin jaietako egun handiena ospatuko du gaur, Antzar Eguna. EiTBko kamerak bertan izango dira antzar jokoa zuzenean eskaintzeko. Imanol Artolak eta Gorosti Txopiteak egingo dute kontakizuna, eta Maite Eskarmendik eta Iñigo Agirrek Lekeitioko portuan dauden protagonisten iritziak jasoko dituzte.

300 urte baino gehiagoko tradizioa da antzar jokoa eta ikusmin handia sortzen du urtero. Lekeitiokoak ez ezik, Lea-Artibai eskualdeko koadrilek ere hartzen dute parte. Bataz beste, 80 potin inguruk hartuko dute parte aurtengo ikuskizunean. Emanaldia 15:45etik aurrera jarraitu ahal izango da zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.

Bestetik, pelotak ere bere lekua izango du gaurkoan, Urrutikoetxea-Larunbe eta Elezkano II-Rezusta bikoteak izango baitira norgehiagokan. ETB1ek eta eitb.eus-ek gaueko 22:00etatik aurrera eskainiko dute Lekeitioko Torneoaren finala, Urrutikoetxea-Larunbe eta Elezkano II-Rezusta bikoteen artean. Aurretik, Ezkurdia-Irusta eta Victor-Ladis Galarza bikoteek jokatuko dute atariko partida. Amaitzeko, hirugarren norgehiagokan, Mendizabal III-Lasa IV eta Agirre-Tainta izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos