Kirol emankizunak, hautazkoak EAEko irrati publikoetan

Irrati bateko kontrol gela./EITB
Irrati bateko kontrol gela. / EITB

Horiekin bat egin edo ohiko programazioa entzunez jarraitu nahi duen aukeratu ahalko du entzuleak 'Plus' ekimenari esker, eta berdin bestelako saio bereziekin

Ostegun honetan, azaroaren 2an, jarriko da abian EiTB taldeko irratien 'Plus' ekimena. EAEko komunikazio talde publikoak ohar baten bidez adierazi duenez, "berrikuntza honen helburua garbia da: orain arte, entzule asko kexu agertu izan da futbol partiduak eta halako emankizun bereziak dauden egunetan ez dutela gure irratien ohiko programazioa entzuteko aukerarik. Aurrerantzean, 'Plus' ekimen honi esker, entzuleak bi seinaleen artean aukeratu ahal izango du: edo ohiko programazioa entzun, edo kirol emanaldiarekin bat egin".

Adibide, ostegun honetantxe: Europako Ligaren egutegiaren barruan, bi hitzordu garrantzitsu izango dituzte futbolzaleek: Athleticek Ostersunds taldearen kontrako partida izango du, eta Realak Vardarren aurkakoa. Bi norgehiagokak gaueko 21:00etan hasiko dira. Ordu horretan, irratien FM bidezko seinalean partida entzun ahal izango da orain arte bezala. Jarraipena streaming bidez eginez gero, bigarren seinale bat ere topatuko du ondo-ondoan. 'Plus' ikurra izango du bigarren horrek. 'Euskadi Irratia Plus' botoitxoa klikatzen duenak, 21:00etan, 'Zidorrean' musika saioa eta 22:00etan 'Ekosfera' tartea entzun ahalko ditu. 'Radio Euskadi Plus' izeneko seinalea aukeratzen duenak 'Ganbara' entzun ahal izango du.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos