Kataluniako erreferendumari jarraipen berezia, EiTBn

Goizean goizetik hasita eta egun osoan zehar, gertatzen den guztiaren kontakizuna egingo dute

EiTBko medioek jarraipen berezia egingo diote iganderako deituta dagoen Kataluniako erreferendumari. Goizean goiz hasi eta egun osoan zehar, gertatzen den guztiaren zuzeneko kontakizuna egin dute EiTBko lankideek.

ETBn programazio berezia edukiko dugu egun osoan zehar, albistea dagoen lekuarekin zuzeneko konexioak egingo dituzte eta gertaerak aztertzeko hainbat eztabaida mahai osatuko dituzte.

Goizeko bederatzietan hasiko dute kontakizuna albistegietako lankideek. ETB1eko saio berezia Xabier Usabiagak eta Amaia Cayerok gidatuko dute, eta ETB2koa Africa Baetak eta Xabier Garcia Ramsdenek, Bilbotik. Bartzelonako set berezian Saioa Martija eta Juan Carlos Etxeberria egongo dira. Eta zuzeneko konexioetan, Olatz Simon, Eli Zunzunegi, Maite Amundarain eta Julen Etxebarria arituko dira berriemaile lanetan.

12:00etan 'En Jake' saioko lan taldeak hartuko die lekukoa. Xabier Lapitzek Bartzelonatik aurkeztuko duen saioak gertatzen denaren berri emango du eta adituen iritzia bilduko du.

Goizean hasitako kontakizunak jarraipena izango du 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietako bi edizioetan, Jonan Apaolazaren eta Estibaliz Ruiz de Azuaren gidaritzapean.

Astelehena, bezperan gertatutakoaren analisia eta balorazio egiteko eguna izango da. ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Juan Mari Juaristi, Mikel Aramendi, Onintza Enbeita eta Galder del Campo izango ditu solaskide. Halaber, gonbidatu bereziak izango dituzte Kataluniatik zuzenean.

Arratsaldeko 'Ahoz Aho' saioan ere, Amaia Cayerok eta Ilaski Serranok Kataluniako gertaerak izango dituzte hizpide nagusi.

ETB2ko 'En Jake' saioa berezia izango da. Goizeko bederatzietan hasi eta ordu biak bitartean luzatuko da. Xabier Lapitzek Bartzelonatik eta Arantza Ruizek Bilbotik, erreferendumaren biharamuna eta Kataluniaren etorkizuna aztertuko dituzte. Kolaboratzaileek eta gonbidatu bereziek euren ikuspuntua emango dute.

Arratsaldean, halaber, 'El Programa de Klaudio' saioak Kataluniari begiratuko dio. Miramongo platoan ohiko solaskideekin aktualitatea aztertzeaz gain, Bartzelonako setean Adela Gonzalez izango dute gonbidatu bereziekin.

Euskadi Irratiari dagokionez, Maite Artola Bartzelonan ariko da Oihane Yustos, Oihane Perez eta Aritz Agirre lankideekin batera, Katalunian jazotzen den guztiaren berri emateko.

Larunbatean, bezperako giroaren berri emango digute albistegi desberdinetan. Igandean, goizean goizetik, hauteslekuak zabaltzerakoan izan daitezkeen arazoen berri emateko, Bartzelonako eta hainbat hirietako kaleetan izango dira. Eguerdiko albistegia 14:00etan izango da, behin Realaren partida bukatuta. Eta iluntzean, 20:30etik aurrera, egunak eman duenaren berri emateko laburpen zabala eta zehatza izango dute, bertan dauden lankideekin bat eginez, eta batez ere, batzuen eta besteen iritziak bilduz.

Astelehenean Bartzelonako Euskal Etxetik zuzenean egingo dute 'Faktoria'ren lehen zatia Maite Artolak eta bere lantaldeak, 8:00etatik 10:00etara.

Dani Alvarez buru duen lantalde bat Bartzelonatik ariko da. Iñaki Gomez, Iratxe Ruiz eta Maria Diaz batetik bestera ibiliko dira, albistea non, beraiek han.

Igandean, goizeko 08:00etan, albistegi berezi bat eskainiko da Ander Arzakek gidatuta. Eguerdian, Realaren partidaren ostean, 14:00etan, goizak eman duenaren berri emango dute ohiko 'Crónica de Euskadi' saioan. Eta iluntzean, 20:30ean, Sonia Hernandok gidatuta, beste albistegi berezia egunak eman duena laburbiltzeko. Astelehenean, 'Boulevard' Bartzelonatik zuzenean egingo da 8:00etatik 10:00etara.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos