Kataluniako egoera politikoa hizpide, '360º. Un Vasco en Polònia' umore saioan

Gorka Otxoak aurkeztuko du saioa/Lobo Altuna
Gorka Otxoak aurkeztuko du saioa / Lobo Altuna

TV3ko 'Polònia' saioko aktoreek Kataluniako errealitatea ulertzeko gakoak emango dizkiete Gorka Otxoa aurkezleari

Asteazken honetan, Gorka Otxoa aktoreak jasoko du '360º' saioaren lekukoa Africa Baetaren eskutik, eta Kataluniako gatazkaren gertakari nagusienak errepasatuko ditu TV3ko 'Polònia' saioko aktoreekin. Umoreak eta kazetaritza-zorrotzak bat egingo dute '360º. Un vasco en Polònia' saioan, datorren asteko Kataluniako hauteskundeak ulertzeko gakoak azaltzeko asmoarekin.

Gorka Otxoa Bartzelonako hainbat tokitan izango da, baita 'Polònia' saioko platoetan ere. Zenbait umore sketchekin tartekatuta, gertatutakoa erakusten duten benetako irudiak erakutsiko ditu. Gainera, informazio gehigarri moduan, iritzi ezberdinetako analisten testigantzak bilduko ditu, gatazkaren interpretazio zorrotzagoa eskaintzeko asmoarekin. Horien artean, Mónica Terribas (Catalunya Ràdio), Carles Francino (La Ventana Cadena Ser) eta Neus Tomás (eldiario.es) kazetariek parte hartuko dute saioan.

Batzuetan, errealitatea umorearen ikuspuntutik aztertzea, egoera ezberdinak ulertzeko modu bezala ulertuta, 'Polònia' saioak 12 urte daramatza Kataluniako eta Estatuko egun eguneko gaiak umorearen ikuspuntutik lantzen. Gorka Otxoak saioak barru-barrutik ezagutuko du, sketchekin barre egingo du, saioaren platoetan zehar ibiliko da, eta erredakzioan eta makillaje gelan sartuko da. Ikusi eta bilduko duen guztiarekin, 'Polònia'k Kataluniako politika nola bizi duen azalduko du.

'Un Vasco en Polònia' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos