Kalakan taldea, 'Gure Kasa' saioan

Taldea, disko berriarekin, iazko Durangoko Azokan./SARA SANTOS
Taldea, disko berriarekin, iazko Durangoko Azokan. / SARA SANTOS

Taldeak bere azken bideoklipa aurkeztuko du eta zuzen zuzenean joko dute platoan

Ostegun honetan, Kalakan taldea izango dute 'Gure Kasa'n. Perkusioa eta ahotsaren laguntzarekin, mundu osoa zeharkatu dute eta euskal talderik ezagunena bihurtu dira nazioartean. Beraien bideoklip berria aurkeztuko dute eta zuzenean joko dute platoan.

Horrez gain, Maddalen Arzallus hitzen zaindariak Arrosara egindako bisitaz arituko da. Iban Garciak, bere aldetik, Instagrameko kontu arraroak ekarriko ditu, eta Jon Astiazaran sagardo aditua Astarbe sagardotegian izango da. 'Gure Kasa' ostegun honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en.

'Kultura transit'

Bestalde, Gasteizko Printzipal Antzokiaren 100. urteurrena izango dute hizpide 'EiTB Kultura Transit' saioan. Mendea bete du, baina osasun ezin hobea dauka: urtero, 150 emankizunetarako 100.000 sarrera saltzen ditu. Hiriko kultur eskaintzan ezinbesteko agerlekua da bertakoa, eta programazio bereziarekin ospatuko du mendeurrena. Printzipal Antzokiaren barrura sartuko gara aste honetako 'EiTB Kultura Transit'en.

Horrekin batera, Leticia Gaspar margolari bizkaitarrak estudioko ateak ireki dizkigu. Formatu handiko koadroak ditu bertan, hiriguneko paisaia dekadente eta ilunak erakusten dituztenak, atmosfera misteriotsuak sortuaz. Hondamendia du aztergai bere azken lanetan, eta inoiz eraiki ez diren edo abandonatu diren eraikinak erretratatzen ditu. Argia, konposaketa eta kolore biziekin sortutako kontrasteei garrantzi berezia ematen die. 'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izan ohi da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos