Julia Juaniz, aurtengo Zinemira saria, 'EiTB Kultura Transit' saioan

Julia Juaniz, aurtengo Zinemira saria, 'EiTB Kultura Transit' saioan

Zinemaldian aurkeztu berri den Elkarrekin Together filmaren zuzendariekin ere arituko dira: Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoarekin

Donostia Zinemaldia izango du ardatz aste honetan ere 'EiTB Kultura Transit' saioak. Oraingoan, Zinemira sariarekin nabarmendu duten Julia Juaniz muntatzaile nafarra hartuko dute protagonista. Madrilen egingo diote bisita, bertan baitu lantokia.

Lan eta adore handiarekin lortu du aurrera egitea. Muntaia egoki baten garrantzi eta ezaugarriez mintzatuko da, eta bere sortzaile nortasuna erakutsiko du, bideosormen, argazki eta collage-ekin.

Azken urteetan Estatu Batuetan dihardu lanean. Une honetan, John Travolta protagonista duen film baten muntaia du eskuartean. Aurretik, 60 pelikula baino gehiagotan parte hartu du izen handiko zinemagileekin batera, besteak beste, Saura, Erice, Garcia Patiño, Mercedes Alvarez eta Alberto Morais. Bere film ezagunenen artean, Goya en Burdeos, Iberia, Tango edo El cielo gira dokumentala dira aipagarriak. Lehenengo bi tituluekin, gainera, izendapena lortu zuen Goya sarietan.

Elkarrekin Together

Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa dira aste honetako Sortzaileak ataleko protagonistak. Zinemaldian aurkeztu berri den Elkarrekin Together filmaren zuzendariak dira. Filmak euskal arkeologo talde baten ikerketa lana kontatzen du. Garai bateko euskal baleazaleen arrastoen bila AEBko ekialdeko uharte txiki batera, Plasentiara, joango da espedizioa, Xabier Agote Albaolako zuzendariak gidatuta. Antzinako arrantzale eta indigenek elkarlan harremana bizi izan zutela demostratu nahi du taldeak, haiek ere bertakoekin kooperazioan lan eginez.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos