Borrar
Javier Sierra sukaldaria, telesailaren promozio irudian
'Juego de Cartas' saioa estreinatuko dute ETB2n

'Juego de Cartas' saioa estreinatuko dute ETB2n

Sukaldaritza espezialitate bera duten Euskal Herriko lau jatetxe aurrez aurre jarriko dira, Javi Sierra sukaldariak aurkeztuko duen saioan

DV

Donostia

Lunes, 11 de septiembre 2017, 11:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

ETB2k 'Juego de Cartas' saio berria estreinatuko du astelehen honetan, irailaren 11an. Gastronomia, bat-batekotasuna eta umorea uztartuz, saioak Euskal Herriko lau jatetxe jarriko ditu aurrez aurre astero. Bost kategoria ezberdinetan lehiatuko dira jatetxeak, eta lehiakideek erabakiko dute lauen artean zein den onena.

Beste hainbat herrialdetan arrakasta izan duen 'My Restaurant Rocks' saioaren egokitzapena dugu 'Juego de Cartas'. Javi Sierra sukaldaria, Guardiako Capricho de Baco jatetxeko nagusia, izango da gidaria. Magnolia TV eta New Media Euskadi ekoiztetxeek EiTBrekin batera egindako saioa astelehenetan izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n.

Saioaren dinamika

Sukaldaritza espezialitate berdineko Euskal Herriko lau jatetxek parte hartuko dute saio bakoitzean. Euren artean hoberena nor den erabakitzeko, bost ezaugarri izango dituzte aztergai: espazioa, azpiegitura eta sukaldearen antolamendua, menua, zerbitzua, eta kalitatearen eta prezioaren arteko harremana.

Lehiakideek egingo dituzte epaile lanak; besteen lan egiteko eta negozioa aurrera eramateko moduaz iritzia eman beharko dute: egokia den edo ez, zer hobetu beharko luketeen, laudoriorik merezi ote duten... Javi Sierra aurkezlearen laguntza izango dute horretarako. Guztien artean erabakiko dute zein jatetxek eramango duen saria.

Lehen programa, Bizkaia

'Juego de Cartas' saioaren lehenengo atalean Bizkaiko lau jatetxe hartuko dituzte protagonista: Loiuko Aspaldiko, Zornotzako Harrison Etxea, Morgako Katxi eta Muxikako Remenetxe. Javier Villarrek, Maia Asenovak, Joserra Ormaetxeak eta Rosa Mari Etxeandiak, banan-banan, nor bere jatetxearen ateak zabalduko dizkiete gainerakoei. Lau establezimenduak bisitatu ondoren, bakoitzak bere ikuspuntua emango du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios