Joseba Arguiñano gozogilea, 'Gure Kasa' saioan

Karlos Arguiñano da bere aita. Aita ezagutzen dugu, oraingoan semea ezagutuko dugu. Sukaldean ibiliko dira berarekin

Astearte honetan sukaldean sartuko da 'Gure Kasa' saioa, Joseba Arguiñano gozogilearen bisita izango baitute. Abizen horrekin ez da zaila noren semea den asmatzea. Karlos Arguiñano da bere aita. Aita ezagutzen dugu, oraingoan semea ezagutuko dugu.

Iban Garciari erronka jarri diote: gau bat mendian pasatu behar izan du, bakarrik, kanpin-denda batean. Lortu ote du? Eta Aitor Frantsesena kolaboratzailearekin mendira joango dira. Zarauztik Getariara arteko mendi-buelta egingo dute, egunero egiten duen entrenamendua erakutsiz.

Xabi Unanue platora joango da eta tabletei buruz arituko da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos