Jantziak zineman, 'EiTB Kultura Transit'en

Saioa Larak Goya saria irabazi du aurten 'Handia' filmerako egindako lanagatik./EFE
Saioa Larak Goya saria irabazi du aurten 'Handia' filmerako egindako lanagatik. / EFE

Saioa Lara, Joseba B. Lenoir eta Nagore Legarreta izango dira saioaren protagonistak

Saioa Lara zinemako jantzi-diseinatzailea, Nagore Legarreta argazkilaria eta Joseba B. Lenoir musikaria dituzte aste honetan 'EiTB Kultura Transit' saioaren argipean.

Saioa Lara zinemako jantzi-diseinuaren arduradunak Goya saria irabazi zuen Handia pelikulan egindako lanarengatik. Orain Soinujolearen semea pelikulako jantzi diseinuan ari da lanean. Euskal Telebistako saioa filmazioan izan da Saioaren lana bertatik bertara ezagutzeko.

Nagore Legarreta dugu aste honetako Sortzailea. Argazkilariak formatu ezberdinetako kamera estenopeikoak sortu eta haiekin egiten ditu argazkiak. Argazkilaritza esperimentalean du interesa, eta istripuek lanketarako bide berriak irekitzen dituztela defendatzen du. Emakumeen gorputzak ardatz dituen Hysteron eta Indian sortutako Suzko irudiak lanak erakutsi dizkigu. Nepaletik itzuli berri denez, bertan ateratako argazkiak errebelatzen harrapatu dugu.

Asteroko kultur gomendioak, azkenik, Joseba B Lenoir musikariaren esku. Gasteizko Hala Bedi irratian egon dira berarekin. Rowland S Howard edo Bilboko Serpiente taldeen lanak atera ditu 'EiTB Kultura'ko zakutik, besteak beste. Filmetan, berriz, klasiko bat: Jim Jarmuschen Night on Heart.

'EiTB Kultura' ostegun gauean dago ikusgai ETB1en eta ETB2n.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos