'Izenik gabe, 200 x 133' Zumetari buruzko dokumentala

Jose Luis Zumeta margolaria, iaz egindako argazkian./USOZ
Jose Luis Zumeta margolaria, iaz egindako argazkian. / USOZ

Euskal Herriko artista esanguratsuenetakoa den margolari usurbildarrari buruzko lana Enara Goikoetxeak eta Monika Zumetak zuzendu dute

Astelehen honetan, 23:30ean, 'Izenik gabe, 200 x 133' dokumentala eskainiko du ETB1ek, Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak zuzendu dute zinta.

Jose Luis Zumeta margolariak desorduetan lan egiten du bere tailerrean, Nafarroako Arribe herriko antzinako autobus garajean. Oraingo honetan, 200x133 tamainako bi margolanekin ari da lanean, Donostiako suhiltzaileen parkea izandako eraikinean egingo duen erakusketarako. Bi margolan hauen sortze prozesua da dokumental honen muina.

Lehenengo aldiz eta kameraren aurrean, bere barneko eta bakarra duen sortze-prozesua azalduko digu margolariak dokumental honetan. Zumetak mihisea eraikitzen duenean hasten da dokumentala, obren garapenarekin jarraitzen du eta artelanen erakusketarekin amaitzen da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos