'Izan Invictus'eko finala heldu da

'Izan Invictus'eko finala heldu da

Andorrako Europako 'Spartan Race' txapelketan lehiatuko dira saioko bost finalistak. Irabazleek 'Conquis' saiorako txartela lortuko dute

Asteazken honetan, 'Izan Invictus' saioko final handia izango da ikusgai ETB1en. Nekanek, Aiorak, Sudupek, Seletak eta Gontzalek ustekabe ikaragarria jasoko dute Invictus izateko egin beharko duten proba ikustean. Finalistek bazekiten azken desafioa gogorra izango zela, baina ez horrenbeste. Lasterketa bereziren batean parte hartu beharko dutenaren susmoa ere hortxe dago, baina inork espero ez duenarekin egingo dute topo: 'Izan Invictus'eko final handia munduko lasterketa gogorrenean jokatuko da. Bai! Txapeldunak maila aparta lortu duela baieztatu beharko du Andorrako Europako Spartan Race txapelketan.

Lasterketaren izena entzuteak dardara eragiten du eta bere berezitasunak jakiteak bitan pentsarazten du zer egin: parte hartu ala etxean geratu. Adi! Izan ere, Spartan Race lasterketan kategoria desberdinak daude, baina euskaldunok garenez maila gogorrenean izango gara, "Beast" (piztia) kategorian. 24 kilometro eta 30 oztopo baino gehiago. Samurra, ezta?

Paseo txiki horri Andorraren garaiera lotzen badiogu -2.000 metro-, eski pistak igo beharko dituztela gehitzen badiogu eta egun horretan elurrak dena zuritu dezakeela gehitzen badiogu, atera kontuak! Boskoteak ez du ez lan erraza izango. Desafioaren xehetasunak ezagututa, apustuak egiteko ordua iritsi da.

Gorrotxa ere hortxe galdeikurrarekin dago. Aurreko atalean, bere ibilbide ona baloratzeko eta motibatzeko asmoz, saioak finalean parte hartzeko aukera eman zion ermuarrari. Aurreko atalean argitu zuten bezala, lasterketa irabazten dutenek (neska batek eta mutil batek) sari berezia izango dute: hurrengo 'El Conquistador del Caribe' saioan parte hartzeko aukera hain zuzen.

Erantzuna, 'Izan Invictus'en final handian, gaur 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos