Itziar Ituñori elkarrizketa,'Gure Kasa'n

Aktorearen ibilbidea errepasatuko dute eta hainbat sorpresa prestatuko dizkiote

Asteazken honetan, Itziar Ituño aktore ezaguna izango dute ETB1eko 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Bai telebista zein zinema, antzerki, dantza eta musika munduan izandako ibilbideaz galdetuko diote, eta gainera, hainbat sorpresa prestatuko dizkiote.

Horrez gain, Iban Garcia youtuberrak esperimentu bitxia egin du bere etxeko bainuontzian.

Amaitzeko, Ekhi Arrieta talentu bilatzaileak sekulako aurkikuntza egin du: Juan Mari Otazo gonbidatu du platora, yoyo-arekin sekulakoak egiten dituen mutila.

'Gure Kasa' asteazken honetan izango da ikusgai 21:30ean ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos