'Itsasontzi Baten', Mutriku eta Ondarroako kostaldean

Maitena Salinas eta Ibon Gaztañazpi. / ETB

Ibon Gaztañazpik eta Maitena Salinasek Euskal Herriko kostaldea eta bertako jendea erakutsiko dute bi hilabetez, igande honetatik aurrera

Igande honetan hasiko da 'Itsasontzi Baten' saioa ETB1en. Udako programaziorako prestatutako saio freskoa eta bizia izango da. Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinasen eskutik, Euskal Herriko kostaldea ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du tarte berriak.

Aurkezleak bi hilabetez itsasoan biziko dira, Pilartxo izeneko belaontzian. Zortzi ataletan, itsasoarekin lotutako istorioak ekarriko dituzte pantailetara. Denetarik izango da: umorea, itsasoko istripuak, urpeko altxorrak, arrantza, kirola, pertsonaia interesgarri eta xelebreak...

Lehenengo saio honetan, Mutriku eta Ondarroa izango dira abenturaren ardatz. Bertan antxoatan ari den arrantzontzi batekin gurutzatuko dira, Elenita Berria itsasontzira sartuko dira arrantza egitera, eta Saturrarango hondartzan lapa bila ere arituko dira.

Arraina harrapatu eta saldu. Ondarroako portuko martxa ere ikusi ahal izango dugu. Ibon goizeko ordu txikitan joango da arrainaren salmenta nola egiten den ikustera.

Hala ere, dena ez da arrantza izango. Mutrikun, igerilekuan, eta Saturrarango hondartzan bainatuko dira, Ainhoa Etxebarria Gazteako estatariarekin topo egingo dute eta Mutrikuko abesbatzarekin kantuan ibiliko dira.

Ondarroan, berriz, kukaña probatzera ausartu eta arraun taldearekin ere elkartuko dira itsasoan.

Igande honetan, beraz, 22:00etan izango da ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos