'Itsasontzi Baten' Lekeition, Elantxoben eta Ean

Portuan aletak eta betaurrekoak jantzi eta 'Pilartxo' belaontziaren azpialdea garbitzeko ere aprobetxatuko dute

Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas lau metro eta erdiko olatuen artean ibiliko dira

Donostia

Igande honetako 'Itsasontzi baten' sorpresaz, emozioz eta akzioz beterik dator. Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas lau metro eta erdiko olatuen artean ibiliko dira. Denboraldi osoko itsasorik txarrenarekin egingo dute Lekeitiotik Elantxoberako bidea. Gainera, ontzia gobernatzeko lema puskatuko zaie eta tentsio momentuak biziko dituzte.

Baina dena ez da seriotasuna izango eta Lekeitioko San Pedro jaietan ere ibiliko dira. Portuan jendetzaren eta irrintzien artean Kaxarranka dantza ezagunaren eta Kilin-kalaren lekuko izango dira. Ea aurtengoan ez zaien santua uretara erortzen. Portuan aletak eta betaurrekoak jantzi eta 'Pilartxo' belaontziaren azpialdea garbitzeko ere aprobetxatuko dute.

Honetaz gain, Garraitz kirol taldekoekin igeri egingo du Ibonek eta Elantxoben Moisesekin arroketatik saltoka ere ibiliko dira.Euskal Herriko zinga txapeldunarekin topo egingo dute Elantxobeko portuan eta arraun batekin lehiaketa egingo dute ea nork irabazi. Nor iritsiko ote da lehenengo, Ibon edo Maitena?

Amaitzeko, Ea inguruan coastering-a egiten duten gazte batzuekin izango dira. Itsasertza zeharkatuko dute arrokatik arrokara saltoka. Eta eguna era perfektuan amaitzeko, ilunabarrarekin batera, The Riff Truckers taldearen musikarekin kantuan ibiliko dira portuko txiringitoan.

Hau guztia eta askoz gehiago, igandean 22:00etan ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos