Iñigo Vicens, kirol prestatzailea, 'Gure Kasa' saioan izango da

Ana Goitia moda adituak txandalaren eboluzioaren azterketa egingo du gaurko saioan. Nola aldatu da kirol arroparen moda?

Urtarrilaren 2a entrenatzaile pertsonalen nazioarteko eguna da, horregatik, ETB1eko 'Gure Kasa' saioan Iñigo Vicens, Euskal Herriko Personal trainer ezagunena hartuko dute platoan. Honen harira, Ana Goitia moda adituak txandalaren eboluzioaren azterketa egingo du. Nola aldatu da kirol arroparen moda?

Maddalen Arzallus, Hitzen Zaindaria, herriz herri ibiltzen da herrietako hitzen eta esapideen bila. Honako honetan. Ondarroan izan da, eta bertan ikasitako esaera mordoa ekarriko ditu platora.

Bukatzeko, Iban Garcíak 2017an sare sozialetan zer egon den modan esango digu, zer izan den tendentzia. Horrez gain, 2017ko youtubeko bideorik ikusienen zerrenda ekarriko digu.

Ez galdu, agaurkoan, 'Gure Kasa' ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos