Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ignazioren irudia, Loiolako basilikan. JOSE MARI LÓPEZ
Ignazio Loiolakoa protagonista, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

Ignazio Loiolakoa protagonista, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

Jesusen Lagundiak euskal gizartean izandako eragina eta beste erlijio orden batzuek, Iparraldeko protestanteak adibidez, euskaran eta euskaldunen espiritualtasunean utzitako aztarna azalduko du

Jueves, 9 de noviembre 2017, 10:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa, Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Euskal Herriko historiako pertsona unibertsalenak dira, eta eragin handia izan zuten bere garaiko euskal herritarren artean. Osteguneko 'Baskoniako Historia Bat' saioak ikuspegi kritikoarekin aztertu du Ignazioren biografia. XV. mendeko bando-leinu bortitzenetako familian jaioa, Nafarroaren konkistan parte hartu zuen, eta gerra horrek erabat aldatu zuen bere bizitza.

Espiritualtasunera egin zuen bidaia jarraituko du osteguneko saioak, soldadu-sena eta fedearen heroien lorpen handiak bat egin nahi izan zituen. Lurralde Santuan bizi izandako abenturak eta Pariseko unibertsitate-urteak ezagutuko dituzte. Frantziako hiriburuan bildu zuen Ignaziok jarraitzaile-talde fidela eta haien artean, Frantzisko Xabierkoa nabarmendu zen, garai hartako misiolari handia.

Hortik aurrera, Lagundiak izandako papera ikertuko du 'Baskoniako Historia Bat' saioak. Erreforma protestantearekin batera sortu ziren gatazketan hartutako jarrera eta XVI. eta XVII. mendeetako erlijio-gerrateetan gertatutako azalduko dute. Izan ere, gertakari haien ondorioz, Lagundiarekiko mesfidantza-giroa sortu zen, eta hainbat kanporatze jasan behar izan zituen.

Azkenik, Joannes Leizarraga apaiz protestante lapurtarrak euskarari eta euskal espiritualtasunari egindako ekarpena ezagutuko du saioak. Jesuiten unibertsaltasunak eta Baskonian eta Europan katolizismoak izandako hedapenak ezkutatu zuten Leizarragaren lana.

'Baskoniako Historia Bat' ostegun honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios