Igandeko 'Herri Txiki', azkeneko bi urteetako saiorik ikusiena
Ostiralean, 'Go!azen'en denboraldi berriaren estreinaldia audientzia burua izan zen 4 eta 12 urte bitarteko gazteen artean %42,3ko kuotarekin
Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi' azkeneko bi urteetako saiorik ikusiena izan zen. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Arabako Asparrenan grabatutako saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen: %6,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %13,7ko kuota. Audientzia metatuari dagokionez, 134.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, ETB1ek ostiralean arrakastatsu estreinatu zuen 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria Basakabi udalekuko gazteen abenturen inguruko telesailaren lehen atalak %4,8ko audientzia zatia lortu zuen eta ikus-entzule euskaldunen artean nagusi izan zen %13,7ko kuotarekin. Gainera, gazteen artean audientzia-buru izan zen, 4 eta 12 urte bitarteko umeen artean %42,3ko kuota bereganatuz.
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
'La Manada' estuvo implicada en un robo en San Sebastián
- 2
La Ertzainza descarta la intervención de terceras personas en la muerte de un hombre en Irun
- 3
'La Manada' se libra de la condena por violación porque «no hubo golpes» ni «fuerza eficaz»
- 4
Se filtran imágenes de la presunta agresión sexual de 'La Manada'
- 5
Los condenados, uno a uno