Borrar
Ander Gonzalez, saioko aurkezlea
Ibarrangelun hasiko da 'Historias a Bocados'en denboraldi berria

Ibarrangelun hasiko da 'Historias a Bocados'en denboraldi berria

Ander Gonzalezek Euskal Herriko herri ezberdinak bisitatutako ditu denboraldian zehar, gastronomiarekin erlazionatutako bizilagunen istorioak ezagutzeko asmoarekin

DV

Donostia

Sábado, 16 de septiembre 2017, 10:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbatean, irailak 16, Euskal Telebistako 'Historias a bocados' saioak denboraldi berriari hasiera emango dio. Lehenbiziko atalean Ibarrangelu aldera gerturatuko da Ander Gonzalez sukaldari eta aurkezlea. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean kokatzen den Bizkaiko herritxo honetan bizi diren lagunen istorioak jasoko ditu programak.

Hasteko, Miren Zugasti 80 urteko emakumearekin elkartuko da Ander Gonzalez. Andrak Taichi egiten erakutsiko dio sukaldariari, eta biek erlaxazio sesio bat egingo dute. Mirenek, energia eta gogo biziz, bere bizitzako pasarte dibertigarrienak azalduko dizkio aurkezleari, eta hainbat argazki erakutsiko dizkio baita ere. Hau guzti hau, elkarrekin kafesnea eta pasta gozoak hartzen dituzten bitartean.

Koldo Peña eta Arantza Ibañez bikotearekin ere une politak biziko ditu Anderrek. Bi hauek Bilbo utzi eta Ibarrangelura bizitzera etorri ziren. Nekazaritza aukeratu zuten ogibide eta azkenean, egun, txakoligintzan dihardute. Sukaldaria zur eta lur utziko dute euren asmakizun batekin: Txakogelina, ardo zuri honekin egindako gelatina. Haiekin dagoela, Anderrek legatz paregabea prestatuko du.

Begoña Lekue ere, aurreko protagonistak bezalaxe, Bilbo utzi eta Ibarrangelura etorri zen. Orain ogia egiten du; zuria, zekale ogia, integrala eta beste hainbat motatakoa. Ura, Laga hondartzan dagoen iturburu naturaletik ekartzen du eta hiru urte dituen ore ama erabiltzen du.

Ataleko hurrengo protagonista Miren Ayo Turismo teknikaria izango da. Berarekin Ibarrangeluko eliza bisitatuko du Anderrek. San Andres eliza XVI. mendean eraikitako tenplu ederra da eta barrualdean zur landuz egindako ganga polikromatu ikusgarria gordetzen du. Kapera Sixtinoko zaharberritzaile buruak, Gianluigi Colaluccik San Andres eliza bisitatu zuenean, txunditurik esan zuen honakoa 'euskal arteko Kapera Sixtinoa' dela.

Bukatzeko, Ander Gonzalez aurkezlea Jeronimo Larruzea eta Joseba Bidasolo sukaldariekin elkartuko da. Orain gutxi arte, gasa garraiatzen duten itsasontzietan ibilitakoak biak, Anderri hainbat istorio kontatuko dizkiote. Begihaundiak garbitzen dituzten bitartean, Iran eta Irakeko gerra gertutik bizi izan zutela gogoratuko dute, adibidez. Bazkaria prest dutenean, Arboliz auzoan kokatuta dagoen txokoan jango dute aldarte ezin hobean. Bertan, ?Historias a bocados? saioak ezusteko paregabea jasoko du gainera; Ibarrangelu herri txikia izanik ere, familia handia delako.

'Historias a bocados' saioa ikusgai larunbatero, 20:00ak aldera ETB2n

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios