Hemen da traineru estropaden denboraldia

Lekeitioko Ikurrina denboraldiaurreko probarekin ekingo die ETB1ek arraun emankizunei. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak osatuko dute esatari taldea

Igande honetan Lekeitioko Ikurrina eskainiko du ETB1ek. Emakumeen eta gizonezkoen denboraldiaurreko proba honekin abiatuko da traineru estropaden denboraldia Euskal Telebistan. Mikel Olazabalek gidatuko ditu emanaldiak, Ibon Gaztañazpi adituaren laguntzaz, eta Sara Gandarak protagonisten hitzak bilduko ditu.

Ekainaren 10tik irailaren 16ra bitartean 28 emanaldi egingo dituzte. Igandekoaz gain, Eusko Label eta Eusko Tren liga osoak, KAE Ligako hiru proba, Euskadi eta Espainiako txapelketak, eta Donostiako Bandera eskainiko dira zuzenean.

Igande honetan Lekeition jokatuko den denboraldiaurreko probaren emanaldia 11:30etik aurrera izango da ikusgai. Hurrengo bi igandeetan Portugaleteko Bandera eta Donibane Lohizuneko Ikurrina eskainiko dira (gizonezkoen estropada KAE Ligaren barruan kokatzen da).

Eusko Label Liga eta Eusko Tren Liga ekainaren 24an hasiko da, Bilboko Banderarekin. Zazpi egun geroago Sestaoko Bandera jokatuko da.

Liga nagusiko zortzi estropada jokatuko dira uztailean: Petronor Bandera (1), Coruñako Bandera (7 eta 8), Donostiarra Kaiarriba-Amenabar Bandera (14), CaixaBank Bandera (15), ADEGI Bandera (21), Orioko Kanpina Bandera (22), Getxoko Ikurrina (28) eta Santurtziko Ikurrina (29).

Hurrengo bi hitzorduak Euskadiko eta Espainiako txapelketak izango dira, uztailaren 31n (Lekeition) eta abuztuaren 5ean (Galizian), hurrenez hurren.

Abuztuko egutegia estropada hauekin osatuko da: Ondarroako Bandera (11), Hondarribiko Bandera (12), Zarauzko Ikurrina (18 eta 19), Moañako Bandera (25) eta Boiroko Bandera (26), lehen mailakoak; eta Plentziako Bandera (15), bigarren mailakoa.

Abuztuaren 30ean Donostiako Banderaren sailkatze saioa eskainiko da. Iraileko lehen bi igandeetan (2 eta 9) erabakiko da bandera preziatua nork eramango duen. Denboraldia amaitzeko, irailaren 15 eta 16an play-offak eta Bermeoko Ikurrina eta El Corte Ingles Bandera izango dira ikusgai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos