Harrera bikaina egin diote ikusleek 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioari

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak %6,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %15,2ko kuota lortu zituen

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren laugarren denboraldiaren estreinaldiak audientzia harrera bikaina izan zuen. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak %6,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %15,2ko kuota lortu zituen igande gauean. Publiko euskaldunaren artean saioak izandako historiako daturik onena izan zen.

Denboraldi berria hasteko, Elizondoko herrira joan ziren Zuhaitz eta Pagadi, eta bertako biztanleen eskutik, herriko hainbat istorio bitxi ezagutu zituzten. Saioak 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Gazteen artean, berriz, 'Go!azen Basakabira' saioa izan zen nagusi. Ostiral gauean, ETB1eko saioak euskaldunen arteko %7,8ko audientzia zatia bereganatu zuen, eta 4-12 urte bitarteko haurren artean nagusi izan zen %24,7ko kuotarekin.

'Go!azen' telesaileko lau protagonista berri aukeratzeko castingaren nondik norakoak biltzen dituen saioak 79.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos