'Ur Handitan' saioaren denboraldi berria, ETB1en

Madariaga kazetaria
Madariaga kazetaria

Xabier Madariaga kazetariak aurkeztutako erreportaje saioa gaur itzuliko da ETB1era, fokua Melillan jarrita

DVDonostia

Datorren asteartean, irailaren 12an, Xabier Madariagak aurkezten duen 'Ur Handitan' erreportaje saioaren bigarren denboraldia hasiko da. Gizartean interesa eta kezka pizten duten gaiak mahai gainean jarri eta zuzeneko lekuko eta aditu ezberdinen iritziak jasoko ditu saioak. Astero, gai ezberdin bat sakonean aztertuko dute, eta horretarako, gai bakoitzean erreferentziako pertsonak eta protagonistak gertutik ezagutuko dituzte, euren herri, lantoki, edota etxeetara hurbilduz.

Denboraldi berri honek hainbat bizipen eta bidaia berrietara eramango gaitu. Datorren astearteko Ateak Itsasoari atalak adibidez, Melillara bidaia egingo du, eta bertako bizipenak eta etorkinei buruzko iritzi ezberdinak bilduko ditu.

'Ur Handitan' saioa urtarrilean estreinatu zuten ETB1en, eta audientziaren harrera bikaina lortu zuen lehenengo denboraldian zehar: %2,9ko audientzia zatia, eta euskaldunen %7,2ko kuota lortu zituen. Gainera, 73.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Lehen atalean, Ateak Itsasoari

'Ur Handitan' saioaren lehen atal honetan, Melillara bidaia egingo dute, eta bertan bizipen eta iritzi ezberdinek hartuko dute protagonismoa.

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak hesirik gabeko mundu bat aldarrikatzen du, eta horregatik Melillara bidaia egin zuten, bertakoa salatzeko asmoz. 'Ur Handitan' saioaren lantaldeak eurekin egin zuen bidaia, euren ilusio, beldur eta ametsak ezagutzeko.

Melillara heltzean bertako bizipenek hartu zuten protagonismoa. Nola ikusten dituzte etorkinak bertako herritarrek? Zein ilusio dituzte hesia gainditu edota barkuan bidaia egiten dutenek? Nolakoak dira kalean bizi diren adin-txikikoak?

Melillara joan eta bertako errealitatea ezagutuko du 'Ur Handitan' saioak; mugaren albo batean eta bestean bizi direnak, hesia gainditu eta Europa jomuga dutenak, baita hesi hori desagerrarazi nahi duten euskal herritarrak ere.

'Ur Handitan' asteartero izango da ikusgai, ETB1en. 22:15etik aurrera.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos