'Handia'-ko lantaldea, 'Gure Kasa' saioan

Joseba Usabiaga eta Eneko Sagardoy./IGNACIO PÉREZ
Joseba Usabiaga eta Eneko Sagardoy. / IGNACIO PÉREZ

Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Eneko Sagardoy, Ainhoa Eskisabel, Ander Sistiaga, Mikel Serrano, Jon Serrano eta Xanti Salvador izango dituzte bisitan platoan

'Gure Kasa' berezia egingo dute astelehen honetan 'Handia'-ko lantalde osoarekin. Goya sariak irabazi dituztenak eta irabazi ez dituztenak; pantailan agertu direnak eta agertu ez direnak, denak izango dituzte platoan. Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Eneko Sagardoy, Ainhoa Eskisabel, Ander Sistiaga, Mikel Serrano, Jon Serrano eta Xanti Salvador izango dira 'Gure Kasa'n.

Iban Garcia Madrilera bidali zuten eta aktore eta zuzendari famatu guztiekin egon zen. Astelehenean erreportaje horietan ikusi ez genuena erakutsiko digu, Goya sarietako sekretu guztiak.

Altzora ere joango da saioa, Handia-ren herrira. Maddalen Arzallus, hitzen zaindaria, han izan da eta herria erakusteaz gain, bertako jendearen hitzik berezienak bildu ditu.

'Gure Kasa' 21:20ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos