Haimar Zubeldia txirrindularia, 'Gure Kasa'n gonbidatu

Haimar Zubeldia, iaz bere omenez egindako erakusketan/Fraile
Haimar Zubeldia, iaz bere omenez egindako erakusketan / Fraile

Gazteen artean txirrindularitzarako afiziorik badagoen aztertuko dute bi ikasle talderekin

Haimar Zubeldia, euskal txirrindularitzak eman duen profesionalik handienetakoa, izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu gaurkoan. Hogei urte eman ditu bizikleta gainean, eta guztira, 16 Tour, Giro bat eta beste 11 Espainiako Itzuli egin ditu. Bere ibilbide profesionalaren errepasoa egingo dute ETB1eko saioan.

Horrez gain, gazteen artean txirrindularitzarako afiziorik badagoen aztertuko dute, eta horretarako, bi ikasle pisutan galdezka arituko dira, Aretxabaletan eta Bilbon.

Bestalde, Iban Garciak Madrilen asteburu batean zer bisitatu azalduko du eta Nerea Alias youtuberrak Erromerien tag-aren bigarren zatiaren bideoa aurkeztuko du Ihintza Irizarrekin.

'Gure Kasa' astelehen honetan izango da ikusgai 21:30etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos