'Gure Kasa', gazteentzako saio berria ETB1en

Astelehen honetan abiatuko den saioko taldea./
Astelehen honetan abiatuko den saioko taldea.

Julen Telleria izango da aurkezle nagusia, eta Antton Telleria eta Ainhoa Etxebarria izango ditu lagun. Entretenimendua, sare sozialak, musika eta gazteak izango ditu ardatz saioak

.

'Gure Kasa' gazteentzako saioa estreinatuko du ETB1ek astelehenean

ETB1eko 'Gure Kasa' gazteentzako saio berria hasiko da astelehenean, urriaren 2an. Julen Telleria izango da aurkezle nagusia, eta Antton Telleria eta Ainhoa Etxebarria izango ditu lagun. Entretenimendua, sare sozialak, musika, euskal gazteak eta beraiei interesatzen zaizkien gauzak izango dira saioaren ardatz nagusiak.

Kolaboratzaile sare zabala izango du 'Gure Kasa'k: Irati Elizalde eta Patxi Irigoien Gaztea irratiko esatariak; Aitziber Garmendia aktorea; Iban Garcia, Telmo Trenado eta Etxe txiki bihotz handi youtuberrak; eta, horiekin guztiekin batera, Nerea Alias, Ana Goitia, Itxaso Paia, Jon Gomez Garai, Xabi Elizalde eta Ekhi Arrieta, besteak beste. Kolaboratzaile horien eskutik, gazteei interesatzen zaizkien gaiak landuko ditu saioak. Platoa erdigune edo operazio gune bilakatuko da, eta modu askotara (talk, skype eta sare sozialen bidez) konektatzeko aukera izango da; sare sozialetako azken bitxikeriak eta joerak, bideo biralak, challengeak, rankingak? denetarik bilduko dituzte.

Bestetik, 'kaxa' saioaren osagai garrantzitsua izango da. Kutxa beltz erraldoi batean, Euskal Herriko zortzi neska-mutilek euren bizitzarekin eta, bereziki, gazteen unibertsoarekin zerikusia duten gaiak eta esperientziak jorratuko dituzte. Sorpresak, gazteen sentipenak, kezkak, ilusioak eta hainbat gai interesgarri ikusiko ditugu.

Bestelako edukiak ere izango ditu 'Gure kasa'k. Gazteek euren dohainak, gaitasuna eta talentua erakutsiko dituzte. Talentuen lehiaketa egingo da platoan, eta Euskal Herriko ikasle artistak aurkitzeko castinga, Bocabeats taldearen laguntzarekin, ikastetxez ikastetxe.

Gaztea irratiarekin elkarlanean arituko da 'Gure Kasa'. Gaztean sortzen diren eduki eta lehiaketa batzuek ere izango dute lekua 'Gure kasa'n. ETB1eko 'Izan Invictus' eta 'Go!azen' saioen jarraipena ere egingo da.

Aitor Zubieta eta Barbara Goenaga, lehen astean

Gonbidatu ezagun eta ezezagunak izango dira 'Gure Kasa'n. Barbara Goenaga aktorea izango da lehen saioko gonbidatua. Ostegunean, berriz, Aitor Zubieta pilotari ohia etorriko da platora, bere bizitzan izandako aldaketaz hitz egiteko. Irakasle lanetan hasi da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izango da ikusgai ETB1en, 21:30ean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos