Gontzal Mendibil hartuko dute 'Gure Kasa' saioan

Abeslaria, gidoilaria, idazlea, ekoizlea, zuzendaria etab... Kontu interesgarri askorekin dator eta abesteko gogoz ere bai

Astelehenean, 'Gure Kasa' saioan, Gontzal Mendibil, euskal kantagintzaren maisuetako bat, egongo da. Abeslaria, gidoilaria, idazlea, ekoizlea, zuzendaria... Kontu interesgarri askorekin dator eta abesteko gogoz ere bai.

Halaber, Maddalen Arzallusek Gontzalekin abestuko du eta 'Abestien zaindaria'ren atal berri bat aurkeztuko du. Oraingo honetan, Baionan izan da.

Upategietan arakatzen ere ibiliko dira. Mikel Garaizabal Alkizako Urruzola txakolindegian izan da eta bitxikeria ederrak ekarriko ditu.

Iban Garcia bideo labur laburrekin etorri zaigu. Zazpi segundotan erronkak bete beharko ditu.

'Gure Kasa' 21:30ean dago ikusgai ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos