'Go!azen Basakabira' saioaren azken atala

Julen, azken pertsonaia berria, ezagutzeko aukera izango dute ikusleek

Ostiral honetan, 'Go!azen Basakabira' saioaren azken atalean, Julen ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, gazte ausart eta txantxazalea. Euskal Herriko mutil asko aurkeztu dira casting-era eta ez da erraza izan hiru finalistak aukeratzea.

Azkenean Iñaki Torralbo, Beñat Iturbe eta Josu Iriarte aukeratu zituzten Ylenia Baglietto, Alex Sardui eta Ainhoa Aierbek. Oraingo honetan, aukeraketak zailtasun handiago bat izango du, Beñat Iturbe belauna hautsita zuela aurkeztu baitzen castingera eta epaileek bere gaitasuna antzeman beharko dute ikusi baino gehiago.

Ostiraleko atala casting prozesuko azkena izango da, datorren astetik aurrera 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria hasiko baita. Aurten, gainera, ETBk 'Go!azen' aplikazio bat garatu du eta zaletuek hainbat eduki estra edukiko dituzte eskuragai mugikor eta tabletetan.

'Go!azen Basakabira' ostiral honetan emitituko da 21:00etatik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos