'Go!azen Basakabira' saioan Lore pertsonaia izateko lehia erakutsiko dute

Sara Nieto, Miriam Lujua eta Ane Rodriguezen castingak izango dira ikusgai

Ostiral honetan, 'Go!azen Basakabira' saioaren bigarren atalean 'Go!azen' telesaileko beste protagonista bat aukeratzeko casting prozesua izango da ikusgai. Oraingo honetan, Lore personaiaren papera lortzeko hiru hautagai finalisten probak erakutsiko dituzte: Sara Nieto, Miriam Lujua eta Ane Rodriguez.

'Go!azen Basakabira' saioak udaberrian egindako castingeko partaideen probak, entseguak, emozioak, pozak eta etsipen uneak bilduko ditu. 'Go!azen'eko lau protagonista berriak aukeratzeko bi deialdi egin ziren. Hortik, pertsonaia bakoitzerako hiru hautagai onenak aukeratu zituzten.

Ainhoa Aierbe 'Go!azen'eko aktore zuzendaria, Ylenia Baglietto koreografo eta aktorea, eta Alex Sardui musikaria arduratu dira 'Go!azen' saioan aktore izateko probetara aurkeztu diren hautagaiak aztertzeaz. 'Go!azen'eko aktoregaiok iazko denboraldiko protagonistekin ere egongo dira harremanetan.

Halaber, pertsonaia bat izatea lortuko duen aktorea nor den jakin ondoren, honek telesailaren produkzio aurreko sekretuak kontatu eta Basakabiko lehen egunean bizitakoak azalduko ditu.

'Go!azen Basakabira' ostiralean 21:00etan eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos