'Go!azen' antzezlana ikusgai, ETB1en

Eibarren grabatu zen antzezlana da 21:00etan, telesailaren ohiko ordutegian eta horren ordez, emango dena

Ostiral honetan ez da 'Go!azen' telesailaren atal berririk emango. Horren ordez, Haizearen eta Mikelen arteko maitasun istorioa kontatzen duen 'Go!azen antzezlana' izango da ikusgai telesailaren ohiko orduan, 21:00etan hasita.

Iazko abendutik maiatzera bitartean, herriz herri ibili zen 'Go!azen' lantaldea antzezlana taularatzen. Eibarren 2017ko otsailaren 11an grabatu zuten ekitaldia da ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango dena. Haizearen eta Mikelen arteko maitasun istorioa kontatzen du lan horrek. Mikel, Basakabi udalekuko langilea, eta Haizea, ikasleetako bat, maitemindu egiten dira, baina euren arteko maitasunak gauza asko ditu kontra.

Aitana eta Paula Etxeberria ahizpak (Elene eta Haizea), Markel Gajate (Mikel), Aritz Mendiola (Gari), Asier Burguete (Markel) eta Ramon Agirre (Zuzen) aktoreak dira antzezlan honetan parte hartu zutenak.

Telesaila bezala, antzezlana ere musikala izan zen eta 'Go!azen 3.0' telesailean entzun ziren abestietako asko taularatu zituzten.

Antzezlanaren emisioa 'Go!azen'en ohiko orduan hasiko da, 21:00etan, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos