Borrar
George Groves eta Chris Eubank Jr. Munduko Txapelketan Lee Smith
George Groves eta Chris Eubank Jr. Munduko Txapelketan, 'Boxeo Izarrak' saioan

George Groves eta Chris Eubank Jr. Munduko Txapelketan, 'Boxeo Izarrak' saioan

Pisu super-ertaineko munduko txapelketa eskainiko du ETB1eko saioak

Viernes, 1 de junio 2018, 10:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Super series izeneko txapelketaren barruan, Groves eta Eunbanken artean jokatutako finalaurrekoa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Biak munduko txapeldun izandakoak, boxeolari gogorrak eta ikusgarriak. Eubankek 26 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du. Grovesek 27 garaipen eta hiru porrot izan ditu bere ibilbide profesionalean. Irabazleak finalerako txartela lortuko du eta 25 milioi dolarreko saria bereganatzeko aukera.

Ondoren, beste bi britainiar ikusiko ditugu aurrez aurre: Michael Rooney eta Marcus Ffrench. Saioa osatzeko, Alemanian egindako norgehiagoka bat. Leon Bauer eta Marco Miano izango dira nor baino nor gehiago. Bauerrek 19 urte baino ez ditu eta orain arte 12 borrokaldi irabazi eta bat berdindu du. Miano italiarraren zenbakiak apalagoak dira: sei garaipen eta bost porrot.

'Boxeo Izarrak' ostiralean izango da ikusgai, 00:10ean, ETB1en.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios