Pisu astuneko munduko txapelketa, ostiraleko 'Boxeo izarrak' saioan

Gainera, Jon Miguez eta Ibon Larrinaga euskal boxeolarien borrokaldiak eskainiko ditu

Ostiral Santuko 'Boxeo Izarrak' saioa bete-betea dator. Hasteko, Anthony Joshua, pisu astuneko munduko txapeldunaren k.o. guztiak izango dira ikusgai, eta ondoren, Joseph Parker eta Hughie Furyren arteko munduko txapelketa eskainiko da. Bi boxeolari hauek ez dute orain arte profesional mailan inoiz galdu eta pisu astuneko munduko gerrikoa izango dute jokoan.

Jarraian, supereuli pisuko Kontinentearteko txapelketa eskainiko du saioak. Protagonistak, Khalid Yafai eta Dixon Flores izango dira.

Azkenik, joan den ostiralean, Jon Miguezek eta Ibon Larrinagak egin zituzten borrokaldiak izango dira ikusgai.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan dago ikusgai, 23:30ean, ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos