'Gailurra Xtreme Perdido' atariko saio berezia, ikusgai ETB1en

'Gailurra Xtreme Perdido' atariko saio berezia, ikusgai ETB1en

Ibon Gaztañazpik erronka berriaren nondik norakoak, sekretuak eta xehetasunak azalduko ditu saioaren aurkezpen atalean

Ostegun honetan, 'Gailurra Xtreme Perdido' saioaren aurkezpen atal berezia eskainiko du ETB1ek 22:30ean. Atariko saio honetan, abenturaren lehiakideek burutuko duten erronka handiaren berri emango digu Ibon Gaztañazpik, eta saio berriaren nondik norakoak, sekretuak eta xehetasunak azalduko ditu.

'Gailurra Xtreme Perdido' saioa urtarrilaren 25ean estreinatuko da ETB1en eta lehia ikusgarria izango da. Pirinioak zeharkatzen dituen GR11 ibilbidearen zati bat egitera ausartuko diren 12 lagun arituko dira nor baino nor gehiago.

Lehiakideen helburua mendiz mendi zortzi etapatan 300 kilometro egitea izango da. Irundik irtengo dira eta Perdido mendia izango dute jomuga. Tartean, Etxalar, Otsagabia, Zuriza, Candanchu, Panticosa eta Gorizeko aterpetxea izango dituzte etapa bakoitzaren amaiera. Parte-hartzaileek, bataz beste, 42 kilometro egingo dituzte jardunaldi bakoitzean.

Ibon Gaztañazpirekin batera, Gari Aristegi medikua eta Alberto Aierbe mendiko kontuetan aditua arituko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos