Gabonetako haurrentzako programazio berezia, ETB3n
Oporraldi osoan zehar, egunero, goizean eta bazkalostean, marrazki bizidunak eskainiko dira, hainbat estreinaldi tartean
Olentzeroren Etorrera, animazio pelikulen estreinaldiak, marrazki bizidunen serie berriak eta zirku ikuskizunak eskainiko dira abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra arte.
Gabonetan, haurrentzat zuzendutako programazio berezia eskainiko du ETB3k, abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra arte. Animazio pelikulen estreinaldia, marrazki bizidunen serie berriak eta zirku ikuskizun harrigarriak izango dira ikusgai.
Haurren oporraldi osoan zehar, egunero, goizean eta bazkalostean, marrazki bizidunak eskainiko dira, hainbat estreinaldi tartean: Pixi Post eta opari emaileak, Teresa Galtzagorri, Doraemon Stand by me eta Doraemon Gladiator. Horrez gain, serie berriak hasiko dira: 'Home, Tip eta Oren abenturak' eta 'Barazki Kontuak' sailaren bigarren denboraldia.
Olentzero eta zirku ikuskizunak
Abenduaren 24an, Olentzero izango da protagonista. 15:00etan, Bilboko 'Olentzeroren Etorrera' eskainiko du ETB3k, eta 20:00etatik aurrera, Olentzeroren hiru pelikula izango dira ikusgai: Olentzero eta Amilaren Sekretua, Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa eta Olentzero eta Oparien ordua. Emanaldien ostean, 23:00ak aldera, Cirkafrika zirku emanaldia eskainiko dute, Afrikako folklorea hizpide hartuko duen akrobazia, malabarismo eta clown erakustaldi harrigarria.
Bestalde, abenduaren 25ean eta 26an, Hotel Transilvania 2 eta The Lego Movie animaziozko filmak eskainiko dira, 21:30ean. Abenduaren 31n, ordea, The Legend of Mulan, Stars of Beijijng Circus zirku emanaldi ikusgarria eskainiko dute, Beijing zirkuko artista bikainen eskutik, ordu berean.
Haurrei zuzendutako programazio eskaintza zabala osatzeko, ezin ahaztu ETB3k egunean zehar eskaintzen dituen marrazki bizidunak: 'Voltron', 'Kondairetako Defendatzailea', 'Yoko eta Lagunak', 'Doraemon', 'Noddy jostailandiako detektibea', 'Pingu', 'Maya Erlea', 'Patri Postaria' eta 'Shaun Arditxoa', besteak beste.
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 2
Detienen a la actriz de Smallville Allison Mack, acusada de tráfico sexual
- 3
Isabel Gemio: «No he notado estar en paro»
- 4
El huracán 'Supervivientes' arrasa con la noche de los jueves
- 5
¿Raquel Mosquera deberá dejar 'Supervivientes' unos días por un juicio?
- 1
Mata a su expareja y a la madre de ésta y se lanza al vacío tras dar fuego al piso en Vitoria
- 2
Muere el 'dj' Avicii con 28 años
- 3
Juanmi: «Imanol confía en todos los jugadores, no como Eusebio»
- 4
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 5
Alojarse en Donostia barato: un camión en Igeldo