Gabon gauerako, 'Herri Txiki Kantari' aparta

Goazeneko neska-mutilak ere izango dira gonbidatuen artean. /ETB
Goazeneko neska-mutilak ere izango dira gonbidatuen artean. / ETB

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatuko duten emanaldian pertsona ezagunak ikusiko ditugu kantuan, Mungian

Aurten ere, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik 'Herri Txiki Kantari' saio berezia eskainiko dute Gabon gauean. Mungian egingo den emanaldian kantak, umorea eta ezusteko ugari izango dira. Saioa 23:20ean hasiko da. Aurretik ere kantua izango da protagonista ETB1ek Gabon gauerako prestatu duen programazioa.

'Herri Txiki Kantari' honetan wuskal kanta ezagunak, klasiko zein modernoak, entzun ahal izango dira. Kantu horiek kantatzeko esparru desberdinetako gonbidatu ezagunak izango dira.

Hasteko, 2017an erretiroa hartu duten bi txirrindulari izango ditugu oholtzan: Haimar Zubeldia eta Amets Txurruka; kantatuko duten kanta: 'Maritxu'.

2018an, Euskaraldia izeneko ekitaldi handi bat egingo da Euskal Herri osoan, eta, proiektuari babesa emateko, instituzio eta herri ekimen desberdinetako kideak igoko dira oholtzara, 'Sautrela' kanta abestera: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria; Jean-Michel Barbier, Euskararen Erakunde Publikoko Hizkuntza arduraduna; Elena Laka, Topaguneko lehendakaria; Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia; Mertxe Mujika, AEK-ko koordinatzaile nagusia; Zuriñe Gil, Gasteizko GEU elkarteko kidea, eta Arrate Illaro, Euskaraldiaren koordinatzailea.

'Handia' filmak Goya sarietarako 13 izendapen lortu dituela ospatzeko, Eneko Sagardoy eta Iñigo Aranburu aktoreek 'Mendian gora' kanta eskainiko dute. Bestalde, Kukai dantza taldeko partaideek Pantxoa eta Peioren 'Azken dantza' abestia ekarriko dute oholtzara.

Euskal Herria Michelin izarrez beteta dagoela erakusteko, lurralde desberdinetako bost sukaldari bilduko dira Mikel Laboaren 'Txoria txori' kantatzeko: Etxebarri jatetxeko Bittor Arginzoniz; Zaldiaran jatetxeko Patxi Eceiza; La Table des Frères Ibarboure jatetxeko Xabier Ibarboure; Elkano jatetxeko Aitor Arregi, eta El Molino de Urdaniz jatetxeko David Yarnoz.

2017an Bertsolari Txapelketa Nagusia izan dugula aprobetxatuz, txapelketaren historiako hiru txapeldun handi elkartuko dira askorentzat euskal kanta ederrena den 'Xalbadorren heriotzean' kantatzeko: Andoni Egaña, Jon Lopategi eta Sebastian Lizaso.

Legebiltzarretik, Aitor Urrutia (EAJ), Jone Goirizelaia (EH Bildu), Tinixara Guanche (Elkarrekin Podemos), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP) egongo dira, eta 'Aitormena' abestuko dute.

Kirol munduko gonbidatuak ere izango dira. Orio arraun taldeko mutilek Gozategi taldearen kantak abestuko dituzte. Bestalde, Emakume Master Cup-eko lau t'erdiko txapeldun Leire Etxaniz igoko da oholtzara, txapelketako beste lau parte-hartzailerekin batera, Oihana Orbegozo, Maider Mendizabal, Naroa Elizalde eta Olatz Arrizabalagarekin batera, 'Txanpon baten truke' kantatzera.

Etxeko txikiek 'Go!azen' telesaileko neska-mutilekin 'Gure nahia' kanta arrakastatsua kantatzeko eta dantzatzeko aukera izango dute. Gaztea irratiko 'Dida' saioko kideek The Uski?s taldearen 'Katuek bezala' abestuko dute, eta ETBko zenbait aurkezlek, berriz, Izaro eta Gatiburen 'Aske maitte' ekarriko dute oholtzara.

Gainera, Mungiako Barikuetako Kantariak eta Plentzia Kantagunea elkarteko herritarrek Xabier Leteren 'Habanera' abestuko dute zuzen-zuzenean.

Bestalde, hainbat bideoklip tartekatuko ditu saioak. Esaterako, Gatikako eta Mundakako herritarrek Huntza taldearen 'Aldapan gora' hit-a abestuko dute, eta Aitor Gorosabelek aktuazio benetan berezia egingo du Zuhaitz Gurrutxagarekin batera.

Azkenik, lehen mailako hainbat euskal futbol jokalari ikusiko ditugu Pagadik antolatutako musika kasting batean parte hartzen: Athleticeko Iñaki Williams, Markel Susaeta, Mikel Balenziaga, Eneko Boveda eta Iñigo Lekue; Alaveseko Bojar Krkic, Einar Galilea eta Martin Agirregabiria, eta Realeko Iñigo Martinez, Mikel Oyazabal, Sergio Canales, Alvaro Odriozola eta Asier Illarramendi.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos