Finalerako urrats bakarra falta zaie lehiakideei

Lehen finalista aukeratuko dute asteazken honetako 'Izan Invictus' saioan

Ustekabe aparta jasoko dute partaideek aste honetako 'Izan Invictus' atalean. Desafiorako bidean, Julian Iantzi topatuko dute eta aho zabalik utziko dituen hiru albiste emango dizkie: finalerako urrats bakarra falta da, partaide asko final handitik kanpo geratuko dira, eta lehengo finalistaren izena une horretan bertan erabaki beharko dute.

Hau da, taldekide eta arerioen lana epaitu eta finalean egotea nork merezi duen erabaki beharko dute. Ez da erabaki samurra finalean zure etsaia izan daitekeen norbait aukeratzea. Zer baloratuko dute gure lehiakideek? Merezi duen norbait aukeratzea ala finalera iritsiz gero garaitzeko erraz izango den norbait bozkatzea?

Finalerako lehen txartela izango da, baina jokoan geratuko diren finalerako gainontzeko paseak ez dira hain erosoak izango. Finalean egon nahi duenak gorriak ikusiko ditu eta izerdi asko bota beharko du ametsetako postu hori lortzeko.

'Izan Invictus' asteazken honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos