Euskarazko filmak ikusgai EiTBn, Zinegabonak ekimena dela eta

Gipuzkoako emanaldiak Donostiako Principe zinema aretoan egingo dira/Usoz
Gipuzkoako emanaldiak Donostiako Principe zinema aretoan egingo dira / Usoz

Zinegabonak izeneko haurrentzako filmen zikloa eskainiko dute Gabonetan, umeek euskarazko zinemaz goza dezaten

Abenduaren 26tik 29ra EiTBren Bilboko egoitzan eskainiko dira emanaldiak, 11:30ean. Emanaldiak doan dira, baina horietara joateko gonbidapena jaso behar da, hiru3 klubaren bidez. Hori dela eta, emanaldi bakoitzera joateko sarrerak zozkatuko ditu Hiru3 komunitateak kideen artean, eta irabazle bakoitzak lau sarrera lortuko ditu gehienez (heldu batekin behintzat etorri beharko du). Eman izena parte hartzeko:

Abenduak 26: Marrazki bizidunen tailerra

Abenduak 27: Ballerina

Abanduak 28: Batman Lego

Abenduak 29: Laban mamu txikia

Pelikulen ondoren, gainera, hiru3 klubaren eskutik, emanaldiarekin erlazionatutako tailerrak izango dira umeentzat. Halaber, haurrei tailerretan egindako lanekin argazkiak aterako dituzte eta hiru3ko webgunean izango dira ikusgai.

Ondoren, abenduaren 30 eta 31an, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan eskainiko dira euskarazko filmak euro baten truke. Pelikulak honako hauek dira: Albert, Ballerina, Batman Lego, Laban mamu txikia, Nur eta herensugearen tenplua, Orm elurretako erresuman, Ozzy, Pan, Teresa eta Galtzagorri, 7. Ipotxa eta Zikoinak.

Golem Alhóndiga Bilbao (Bilbo), Príncipe (Donostia), Laudio Top zinema (Laudio), Golem Baiona (Iruñea) eta Itsas Mendi (Urruña) zinema-aretoek hartuko dute parte ekimenean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos