Euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana, 'Baskoniako Historia Bat'en

Alberto Santana historialaria./EITB
Alberto Santana historialaria. / EITB

Alberto Santanak aurkeztuta, Euskal Herriko itsas kulturaren aztarnak jarraituko ditu saioak

Ostegun honetan, 'Baskoniako Historia Bat' saioak euskaldunen eta itsasoaren arteko harremana aztertuko du. Paleolitoko lapa biltzaileetatik hasi eta Erdi Aroan itsas portuen inguruan lehen hiriak sortu arteko bidaia eskainiko du Alberto Santana historialariak, eta bereziki, Euskal Herrian itsas kultura garatzen hasi zen garaia aztertuko du.

Erromatarrak Atlantikoko kostaren azken zatia, Kantauri Itsas Iluna, kontrolatzen hasi zirenean, itsas merkataritza garatzeko toki eta porturik egokienetan kokatzen hasi ziren. Haien eskutik ikasi genuen euskaldunok nabigatzen, arrantza egiten eta arrainak kontserba faktoriatan prozesatzen. Faktoria haiei getariak deitzen zitzaien eta hori da gure Getaria eta Guethary herrien izenen jatorria.

Baina Erromatar Inperioa erori zenean, euskal-erromatar populazioak nabigatzeari utzi zion eta arrantzaren inguruan sortutako merkatu txikiak desagertu ziren. Bikingoak iritsi zirenean, babesik gabeko herriak berriz ere itsasotik aldendu ziren.

Hurrengo bost mendeetan zehar, euskaldunek bizkarra eman zioten nabigatzeko ezinezkoa zirudien itsaso arrotzari. Euren kostaren aurretik, iparraldera eta mendebaldera bide berriak esploratzen zituzten bela-ontzi exotikoak ikusi zituzten, eta mito eta kondaira berriak sortu ziren itsasoaren inguruan.

Euskal marinelen urrezko aroa hasi eta Amerikako epopeia handiari ekiteko, oraindik denbora luzea pasa beharko zen.

'Baskoniako Historia Bat' ostegun honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos