Euskal Zinemaren Gala, zuzenean ikusgai

Ricardo Darin aktorea, Zinemaldira heldu zeneko unean / Usoz

Ricardo Darin aktoreari Donostia sariaren ematea ekitaldia ere zuzenean eskainiko da

Zinemaldiko leihoa zabalduko dute astearte honetan, lehendabizi, Euskal Zinema eta ETBren Galarekin, 20:30ean. Ondoren, Ricardo Darin aktoreari Donostia sariaren emate ekitaldiarekin, 22:00etan.

Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Galan Elkarrekin-Together dokumentala proiektatuko da. Pablo Iraburu, Migueltxo Molina eta Igor Otxoaren zuzendaritzapean, euskal arkeologo talde batek AEBko urrutiko uharte batera egiten duen bidaia du ardatz.

Ekitaldi berean, Julia Juaniz zuzendari eta muntatzaile nafarrak Zinemira saria jasoko du. Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute ohorezko sari hori, euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko.

Donostia saria

Kursaal Jauregian egingo da aurtengo bigarren Donostia sariaren emate ekitaldia. La cordillera Santiago Mitreren filma aurkeztera datorren Ricardo Darin aktorearen ibilbidea nabarmenduko du zinema jaialdiak. Duela bi urte, aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen argentinarrak Javier Camara espainiarrarekin batera Truman filmean egindako lanagatik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos