Euskal mitologia aztergai, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

Alberto Santanak aurkeztuta, euskal kondaira eta mitoen jatorria aztertuko du aste honetan

Mendeetan zehar uste izan dugu, hainbat pertsonaia fantastiko bizi zirela Baskonian. Izaki hauek euskal mitologiaren protagonistak dira, kristautasunaren aurretik, gurtzen ziren jainkoen inguruko mitoez osatutako mitologiaren protagonistak, hain zuzen ere. Mari, Lamiak, Basajauna eta Olentzero pertsonaiak oraindik ere bizirik jarraitzen dute gaur egungo gizartean, eta haien aztarnak jarraituz, historian atzera egingo du osteguneko 'Baskoniako Historia Bat' saioak. Pertsonaia hauen kondairen egiazko jatorria aztertuko du saioak, eta ipuin herrikoiek bere egin zituzten pertsonaia historikoen benetako bizitzak azalduko ditu.

'Baskoniako Historia Bat' ostegun honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB1en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos