Euskal kortsarioen istorioak, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

Euskal kortsario ezagunenen ibilbideak eta haien erasotzeko taktikak azalduko ditu Alberto Santanak

Ostegun honetan, 'Baskoniako Historia bat' saioak euskal kortsarioak hartuko ditu protagonista. Gure euskal arbasoen itsas bizitza gogoratu, eta arrantzatik haratago, itsasoan beste mota bateko ekintzak ere burutzen zirela argituko du Alberto Santanak gidatutako saioak. Kortsarioek gainera auzokideen miresmena zuten eta dirutza handiak lortzen zituzten, bertako ekonomiaren motor garrantzitsu bihurtuz. Izan ere, haien esku egon zen euskal herri edo hiri askoren oparotasuna. Donostiako portua, adibidez, hoberen kontserbatzen den Europako kortsario-portua da.

XVI. eta XIX. mendeen artean, euskal portuak babesleku bikainak izan ziren kortsarioentzat. Espainiako erresumaren gerra egoera etengabea aprobetxatuz, etsaien itsasontziak erasotzen zituzten, merkantziak bereganatuz.

Osteguneko saioak euskal kortsario ezagunenen ibilbideak errepasatuko ditu, haien erasotzeko taktikak eta armamentua aztertuz. Gainera, bizi zituzten arriskuak eta erasoetan lortzen zituzten irabaziak azalduko ditu. Euskal Herriko lur eta itsasoa zeharkatuz, kortsarioen ezkutalekuak topatu eta erasoak burutzeko eszenatoki egokienak erakutsiko ditu 'Baskoniako Historia bat' saioak.

'Baskoniako Historia bat' ostegun honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos