Euskal karlismoaren garaipena eta erorialdia, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

Alberto Santana historialariak gidatuta, Gerra Zibilean eta gerraosteko garaian euskal karlismoak izan zuen papera azalduko du saioak 22:30ean hasita

'Baskoniako Historia bat' saioak Gerra Zibilean eta gerraosteko garaian euskal karlismoak izan zuen papera aztertuko du ostegun honetan, ETB1en 22:30ean hasita.

Karlismoa mugimundu politiko indartsua izan zen eta bi gerra zibil odoltsu eragin zituen XIX. mendean. Nahiz eta gatazka horiek amaitu, hiriko gizarte industrializatuaren ateismoaren aurrean, pentsamendu katoliko tradizionalaren gordeleku izaten jarraitu zuen XX. mende hasieran. Karlistek landako bizitza eta balore tradizionalak defendatzen zituzten eta paramilitar monarkikoak ziren.

Boterea berreskuratzeko aukera bezala ikusi zuten 1936ko estatu kolpea, eta karlismoa, koartada popularra bihurtu zen Mugimendu Nazionalarekin bat egiteko. Bost urte aurretik, tradizionalistek Euskadi eta Nafarroako estatutuak defendatu zituzten arren, Gerra Zilbila hasi zenean, Jose Antonio Aguirre Lehendakaritzatik botatzeko erasoetan parte hartu zuten. Gainera, altxamendu nazionalak lagunduta, karlismoaren ametsetako bat lortu zen: Bilbo "hiri gorrotagarria" konkistatzea.

Baina garaipen horrek, denborarekin, karlismoaren desagerpena ekarri zuen. Gerra Zibila amaitzean, Francok tradizionalistak eta Falangistak batu egin zituen JONS talde handi eta bateratua sortzeko asmoarekin. Etsai berdinaren kontrako borrokak bi taldeak batu zituen, baina etsaia gaindituta, bien arteko ezberdintasunak agerian geratu ziren. Horren adibidea da, 1942an Begoñatik atera ziren txapelgorriek jasandako bonba erasoa. Saioak naturaren kontrako aliantza estrategiko hauek nola sortu ziren azalduko du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos