Euskal ijitoak protagonista 'Ur Handitan' saioan

Sonakay taldeko kideak Donostiako kale batean./
Sonakay taldeko kideak Donostiako kale batean.

Besteak beste, azken aldian telebistan ezagun egin den Sonakay taldean gitarra jotzen duen Jose Jimenez hernaniarraren testigantza jasoko du

Hainbat mende daramatzate Euskal Herrian, eta euskararen aldaera bat ere sortu dute: erromintxela. Gaur egun, 25.000 baino gehiago dira. Euskal ijitoei buruzkoa izango da astearte honetako 'Ur Handitan' saioa. Mito, estereotipo eta aurreiritziak alde batera utzita ba al da dakigu nolakoak diren euskal ijitoak?

Jose Jimenez hernaniarraren ametsa musikaz bizitzea da, eta momentuz bide onetik doa. Azken aldian, telebistan ezagun egin den Sonakay taldean gitarra jotzen du. Besteak beste, euskarazko abestiak kantatzen dituzte flamenko bertsioan. Josek Hernaniko ikastolan ikasi zuen, eta bertan oso gustura bizi dela dio. Ijitoa izateagatik ez du inoiz bere kontrako arrazakeriarik sentitu, baina kexu azaltzen da ijitoak «beti gauza txarrekin» lotzen direlako.

Jennifer Perex 27 urteko bilbotarra ados dago Joseren iritziarekin, baina aurreiritzi horiek guztiak hausten saiatzen da. Bere kasuan ama ijitoa da, baina aita ez. Hala ere, gurasoek bere alaba ijito kulturan hezitzea erabaki zuten. Jennifer «oso harro» dago ijitoa izateaz, eta haien kultura normalizatzeko egunero egiten du lan Kale dor Kayiko elkartean.

Palmira Dual 21 urteko irundarra Jenniferren lankidea da elkarte berean. 'Oso ijitoa' sentitzen da, eta ijitoen kulturaren balore positiboak gizartean zabaltzeko buru-belarri aritzen da lanean. Merkataritza ikasten ari da Donostian, eta ikasgai guztiak gainditu ditu orain arte. Ijitoek ikasketak amaitzen ez dituzten aurreiritzia aldatu beharra dagoela uste du.

Jon Ander Etxepare bilbotarra ere ikasle fina da. Otxarkoagan jaio eta bertan bizi den 17 urteko gaztea da Jon Ander, eta automozio ikasketak egiten ditu Atxuriko Emilio Campuzano ikastetxean. Urtebete falta zaio ikasketak amaitzeko, eta bukatzean autoak konpontzeko tailerra zabaltzea gustatuko litzaioke. «Nire aita txatarra saltzen ibiltzen da, baina nik bestelako etorkizuna nahi dut. Ijitoak ere aldatzen ari gara, gizarteko beste kide guztaik aldatzen diren bezala».

Euskal ijitoen testigantzak, beraz, datorren asteartean, apirilaren 10ean, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos